|
Errepresioa
|
|
Osteguna, 2009(e)ko JUNE(r)en 25-(e)an 12:13etan |
San Juan eguneko festa, altsasuko herrian kale guztietan ospatzen dugu herritarrok. Aurten urtero bezala, udal korporazioa, biribilketan Baselizaraino joan, bertako sua piztu eta herriko zenbait kaleetatik pasatuz gero, plazara iristen dira bertan ardo kupela jarri eta herritarrei gonbita egin eta gero, zilarrezko taza txikietan ardoa edaten da jai giroan. Aurten esan bezala herritar ugarik, konzentrazioa egin dute Jon Anza, militante abertzalearen egoeraz galdegiteko. Alderdi españolistei, zuzendutako mezua zabaldu eta beraiengana zuzendu dira, kartela eskuan zutela hainbat herritar. UPNko zinegotzia eta PSOEkoak ez dute ondo hartu ekimena eta urduritasunaren jabe zirela, plazatik alde egitea erabaki dute, haserreturik. Herritarrak, bertan geratu dira minutu batzuk pankarta erraldoia zutela eta gero bukatutzat eman dute ekimena. Hamar minutu besterik pasatu ez zirelarik, plazara sartu dira, G.Z.ren bi patrol, jendearen harridura ta haserre aurpegien tartean, eta konzentraziorik ez zegoela ohartu direnean, joan egin dira. |
|
Udalgintza
|
|
Ostirala, 2009(e)ko JUNE(r)en 26-(e)an 15:32etan |
Zelandi kiroldegiaren inguruan igorri diren ohar eta informazio (desinformazio) ezberdinen aurrean, Altsasuko udal Ezker Abertzaleko Taldeak altsasuar guztiei interesa izan dezakeen informazioa eman nahi dizue.
- Aurreko legegintzaldian igerilekuak egin ziren, kirol eraikuntzaren kudeaketa eta funtzionamendua biltzen zuen txosten ekonomiko eta bidegarri izan zitekeen jakin gabe.
- Aurreko legegintzaldian gure herriko kirol eraikuntza guztien kudeaketa pribatizatzea erabaki zen, udalari kudeaketa horren kontrol gehiago eman zezakeen beste aukera batzuk aztertu gabe
NABAIk gestionatzen duen udal honetan, aipatu kirol eraikuntza pribatizatzeko plegua egiten ari zen bitartean, ezker abertzalea behin eta berriro aurrean aipatutako bi puntu horiek gogora ekartzen zituen. Askotan, NABAIri eta PSNri instalazioen kudeaketaren inguruan bidegarritasun azterketa bat egin zezaten esan zaie baita Arbizuko udalarekin harremanetan jar zitezen (udal honek, bere kirol instalazioak kudeatzen baititu ASKALATS SL-ren bitartez. Talde honen batzorde orokorra udaleko zinegotziek osatzen dute) ikusteko zein kudeaketa eredua aukeratu duten eta Altsasuko egoerarekin alderatu hobe erabakitzeko. DENA ALPERRIK IZAN ZEN.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Gazteria
|
|
Ostirala, 2009(e)ko JUNE(r)en 26-(e)an 15:40etan |
|
Azken hilabete hauetan Altsasuko Gazte Asanbladak egin duen lanaren azken txanpa ikusi dugu, laburmetraien eginkizun, emanaldi, gala eta sari banaketarekin. Azpimarratu behar da Gazte Asanbladak lanerako izan duen almena, seriotasuna eta ilusioa. Laburmetraietan parte hartu duen jendeari, nola hauek ikustera eta bozka ematera joan den herritar andanari hori guztia transmititzen jakin izan du.
Okertuko ez garen inolako zalantzarik izan gabe, esan dezakegu, urtetan Altsasun izan den kultur jarduera handiena izan dela Horregatik Gazte Asanblada zoriondu eta eskerrak eman nahi dizkiogu, egin duen lanagatik eta Altsasuko kulturari egin dio izugarrizko ekarpenagatik. Gainera lanean aritzeko filosofia azpimarratu nahi dugu, talde lana, boluntarioa eta desinteresatua, partehartzea bultzatu dute, autogestioa eta auto-finantziazioan oinarritu da, hau da, dirulaguntzarik ez dute jaso. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Sozio-ekonomia
|
|
Astelehena, 2009(e)ko JUNE(r)en 22-(e)an 16:43etan |
 Reproducción de la entrevista en el diario GARA Oskar Telletxea - Miembro del Comité de Empresa de SunsundeguiLos trabajadores de Sunsundegui, la planta más importante de Sakana, irán a una huelga indefinida el próximo jueves si la empresa sigue adelante con un ERE que conlleva 77 despidos. Reconocen el peso de la crisis, pero subrayan que es la mala gestión lo que está acabando con una empresa «viable». El comité de empresa no acepta 77 despidos en una actividad en la que dicen que se ha constatado un «despilfarro en el apartado de aprovisionamientos que ocupa el 70% de las cuentas de la empresa. Los trabajadores subrayan que estudios encargados por la propia empresa reconocen errores que son «solucionables» y concluyen que su viabilidad, con productos reconocidos en el mercado como de gran calidad, es «indudable». Telletxea, representante del comité, explica cómo se han desarrollado las acontecimientos hasta derivar en la situación actual. |
|
Gehiago irakurri...
|
|